Biografia

 

En Tol Sarmiento (E.T.S.)  Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi kitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Nuela. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean. Hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.

2006 eta 2007 artean Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi ziren, Bujo tronpeta-jolea ezagutu arte. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: Ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen ‘VendimiaSeleccionada’, sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.

2012. urtean “Hacia la Luna” diskoa grabatu zuten Logroñoko Sonovision Rock Lab estudioetan, Dan Diez-en eskutik. Taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin batera hasi zen lanean eta aldi berean, E.T.S.-ren abestiak Euskal Herri osotik hasi ziren entzuten. Beste alde batetik, kontzertu asko hasi ziren jotzen betiko zonaldetik kanpo, zuzeneko indartsu eta alaitsu bat eskainiz. Pixkanaka, jarraitzaile gehiago hasi ziren nabarmentzen, gehien bat publiko gaztea.

Bi urte geroago, 2014. urtean, “Zure Mundua” izeneko hirugarren lana grabatu zuten Usurbilgo Higain Estudioetan, Haritz Harreguyren eskutik. Taldea izena hartu eta jarraitzaile kopurua handituz joan zen.

Hurrengo urtean, 2015ean, Gasteizen ospatutako baina Oiongo San Bizente ikastolak antolatutako Araba Euskaraz egunerako abestia E.T.S.-k konposatu zuen. Urte berean, taldeak “Beldurrik ez” laugarren lana grabatu zuen SONIDOXXI estudioan (Galar , Nafarroa), Javi San Martinen eskutik. Disko motzagoa, soilik euskaraz eta rock-eroagoa. Durangoko Azokan aurkeztu eta lehenengo 10 salduetan sartu zen.

Hurrengo bi urteetan, Beldurrik ez Tour eta Eutsi Tour birak eskaini ostean, 2017an Ametsetan lana argitaratzen du taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin. Proiektu honek bi atal izango ditu. Alde batetik, 2017ko Gasteizko jaietan 10.000 pertsonen aurrean grabatutako zuzeneko diskoa eta DVDa.  Bestetik, taldearen bizitza azaltzen duen 55 minutuko dokumentala. Beraz, Ametsetan lanarekin, ETSk bere 12 urteko historiaren errepasoa egingo du.

 

Iñigo Etxezarreta - Kitarra eta Ahotsa

Gasteiz 1988

Rubén Campinún - Baxua eta koruak

Iekora 1987

Floren Nuela - Bateria

Coria 1984

Javier Lucas - Tronboia

Bilbo 1990

Rubén Terreros - Tronpeta

Naiara 1990

2015 En Tol Sarmiento. Todos los derechos reservados. Ireguatek