DATA: 2014
PRODUKTOREA: Baga Biga
Zure mundua -2014

2013ko bukaeran eta 2014ko hasieran grabatua eta nahastua Usurbilgo Higain estuetan, Haritz Harreguyren eskutik. Juan Hidalgok masterizatu zuen Madrileko Mastertips estudioetan, 2014ko otsailean.

Lan honetan taldeak bikain uztartu ditu Euskal Herriko ska erritmoen oinarriak diren alaitasuna, dantza eta kutsu sozial zein politikoa. Diskoaren ezaugarri nagusiak hauek dira: musika jostagarria poztasuna barreiatzeko dantzaren bidez eta hitz zuzenak arnasestuka eta hankaz gora harrapatzeko ezarritako boterea. Ska erritmoak nagusi diren disko batean balada eder zein hunkigarriak malkorako bidea egin dezake edozein herriko jaietako algara eta parrandan. En Tol Sarmiento taldeak, partisanoen antzera, mundua konpontzeko doinuak erabiliko ditu, edo futbol zaleak bere taldea bultzatu eta girotzeko, sexua askatasunean bizitzeko, mundu askeak eraikitzeko… En Tol Sarmiento musikaren doinuekin norberaren eta albokoaren munduak suspertzeko balio dezakete.

PROMO – ZURE MUNDUA

2015 En Tol Sarmiento. Todos los derechos reservados. Ireguatek